XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
kausalitatean ere halako bat aurresuposatzen duela
Hortaz, askatasunetik abiatutako agerpenen ilara baten lehen hasieraren beharrezkotasun hau benetan frogatu dugu, baina mundu baten jatorriaren ulermenerako beharrezkoa den heinean besterik ez, bere ondorengo egoera denak, ordea, izadiaren lege soilen araberako ondorentzat har daitezke.
Hala ere, horren bitartez denboran ematen den ilara bat berez hasteko ahalmena frogatu denez gero (nahiz ez aditu), orduan baimen bekigu, era berean, munduaren ibilbidearen erdian ilara ezberdinak berez hasiaraztea kausalitatearen arabera, eta beren substantziei askatasunez ekiteko ahalmena eratxikitzea.
Ez gara nahastu behar hemen honako gaizki-ulertzean: hurrenez hurrengo ilara batek munduan lehen hasiera bat alderaketaz soilik izan dezakeenez gero, beti ere gauzen egoera bat munduan aldez aurretik doanez, orduan agian munduaren ibilbidean ilaren lehen hasiera absoluturik ez dela ahalgarria.
Izan ere, hemen ez dugu hitz egiten lehen hasiera absolutu batez denborari dagokionez, baizik kausalitateari dagokionez.
Ni orain (adibidez) askatasun osoz eta orduan ez du zailtasunik sortzen beren egoeren aldakuntza, h.d., beren aldaketen ilara beti izan dela, eta beraz, ez matematikoki ezta dinamikoki ere lehen hasierarik bilatzeko beharrik ez dagoela onartzeak.
Lehen osakiderik ez duen halako jatorri amaigabearen ahalgarritasuna, gainerako guztia bere ondorengoa izaki, ezin da ulergarria bihurtu ahalgarritasunari dagokionez.
Hala ere, izadiaren enigma hori horregatik baztertu nahi baduzue, orduan era berean ulertu ezin dituzuen oinarrizko antolaera sintetiko asko (oinarrizko indarrak) baztertzera behartuak izango zarete, eta oro har aldaketa baten ahalgarritasuna bera eskandalugarria bihurtu beharko zaizue. Izan ere, bera benetan dela esperientziaren bitartez aurkituko ez bazenute, orduan inoiz ezingo zenukete
Munduko aldaketak hasteko askatasunaren ahalmen transzendentala onartzen bada ere, ahalmen horrek bederen mundutik at soilik izan beharko luke